XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. MOTIBAZIO OPERATIBOA: SUGESTOPEDIATIK INGURUNEAREN TRANSFORMAZIORANTZ

Lehen esandako kontzientziazio linguistikoak, egungo status-quo kulturaletik datorren botere soziolinguistikoaren transformazioaren aldeko aukera egitera garamatza.

Ukipen egoeran 32 Xabier Isasik, UPV/EHUko irakasleak Hizkuntzen arteko ukipena gizarte elebidunetan bere doktorakuntza tesian gai honen analisia egiten du, eta Harreman anisotropikoak bezala definitzen ditu Departamento de Psicología Social de la UPV/EHU (1991) dauden euskara eta beste hizkuntzen arteko harreman asimetrikoen desestaltze lana, modu kolektibo eta aktibo baten bidez egiten da. 33 Osa, E. Nuñez, J.M. Ekintza bidezko ikaskuntza programatzeko sistematizazio eredua Ele 5, 1989, 85-111 orr.

Hau da, ez didaktika indibidualistetan eta terapeutikoetan oinarrituz. baizik eta. alternatiba kurrikular dialogiko (dialektiko) batean, non hasierako helburu kontzientziatzailea, motibazio elementu eragile bihurtzen den. 34 Ez dago benetako elkarrizketarik, subjektuetan pentsamendu kritikorik ez badago... baina pentsamendu kritikorako oinarrizkoena errealitatearen transformazioa da Freire, P. Educación y Acción cultural, Zero-Zyx, Madrid, 1979, 53 or

Horregatik, ildo honetan landutako ekarpen guztiak hala dira, ukipenean dauden hizkuntzen egoera eredatuaren transformazioa, motibazioa operatibizatzeko erabiltzen delako, nahiz eta sugestopedia moduko teknika herrikoien bidezko euskalduntzean, interes teoriko-praktikoa ikus daitekeen 35 Millet, I Musika entzunez... Sugestopedía Ele 14, 1996, 51-56 orr. Eta ale berean: Mathivet, B. Sugestopedia, 43-50 orr. eta Wolff, J. Sugestopedia AEKn ? 57-61 orr..

5. TALDE NATURALEN TRANSFORMAZIO LINGUISTIKO KONSZIENTEA

Alfabetatze kontzepzio ezberdinen (Riggs-Kasemek; 1983) inguruan aritu garenean esan dugun bezala, helduen alfabetatze eta euskalduntzearen koordinakunde herrikoiaren proposamena, bere gibeljaleek esan nahi izan dutenaren kontra, ez da inondik inora doktrinatze bide soil bat.

Kontrakoa: Oinarrian, praktika pedagogiko oso eraginkorra da bere arloan, eta balio eta aniztasun handiko ekarpen teorikoak ematen ditu.

Arlo honetan adibidez, talde naturalen euskalduntzea eraginkortzeko (talde ezformaletan egoten diren harremanetarako hizkuntza aldaketa; koadrilak. gazte taldeak. etab...).

UPV/EHUko euskalduntze eta alfabetatze diplomaturaren koordinatzaile eta AEKko bulego didaktikoaren partaide den Pello Jauregiren, doktoradutza tesiak 36. Jauregi, P. Berezko Taldeak Euskalduntzeko Ikas Estrategia UPV/EHU Departamento de Teoría e Historia de la Educación. Donostia, 1994 eskaintzen digun aukera, azpimarratzekoa da.

Tesi hori oinarri bezala hartuz, erreflexiorako bide berriak zabaltzen dira (eskuhartze pedagogikoa inguru ezformaletan, aurretik aukeratuko diren talde sozialetarako moldatutako proiektu linguistikoen diseinua, jarrera soziolinguistikoen aldaketetan inferentziak, ikerketa-ekintza paradigmaren aplikazio berriak, talde erabakiak eta autoikaskuntzan duten eragina...) bai eta eremu berriak ere arlo linguistikoan ematen den praktika didaktikorako (Lasarte, Pasaia... eta abarren antzeko inmigrazio guneetan dauden talde naturalentzako eta familientzako euskalduntze eskaintzak).

6. HEZKUNTZA GUNEETATIK LAN MUNDUA EUSKALDUNTZERA